Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK

2025eko San Pedro Jaietarako parte-hartze prozesuaren aurkezpena

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 16an amaituko da

Gaur goizean, Lasarte-Oriako Udaletxean egin den prentsaurrekoan, Nagore Durán, Herritarren Partaidetzako zinegotziak, eta Jesús Alonso, Jaietako zinegotziak, herritarrei zuzendutako parte-hartze prozesua aurkeztu dute, 2025eko ekainaren 26tik 30era ospatuko diren San Pedro Jaiak diseinatzeko helburuarekin.

Bi prozesu batean

Nagore Durán zinegotziak azpimarratu duenez, aurten berrikuntza moduan bi ekimen bateratuko dira:

  • Jaietan Blai, herritarren proposamenak eta jaietarako jarduera berriak jasotzeko ohiko kontsulta.
  • Lasarte-Oriaren alde lan egin duten pertsona edo kolektiboak omendu eta euren ibilbidea edo ekarpena aitortzeko prozesua.

“Herritarrei irekitako parte-hartze prozesu bakarrean biak elkartzea erabaki dugu, eta gaurtik bertatik proposamenak bidaltzen has daiteke” nabarmendu du zinegotziak.

Bestalde, Jesús Alonsok jarduera festiboen garrantzia azpimarratu du eta honakoa adierazi du: “Herritarrengandik sortutako ekintzek ez dituzte jaiak soilik aberasten, baizik eta elkarrekiko lotura sentimendua ere indartzen dute. Oso garrantzitsua da denok gure ideiak ematea, San Pedro Jaiak gure herriaren aniztasunaren eta sormenaren isla izaten jarrai dezaten”.

Prozesu honek bi ardatz nagusi izango ditu herritarren iritziak eta ideiak jasotzeko:

Jarduera berriak eta proposamenak

  • Zein jarduera berri antolatuko zenuke?
  • Zer musika-talde ikusi nahiko zenuke herrian?
  • Zure kuadrilla edo elkartearekin zerbait antolatzera animatuko zinateke?

Pertsonen edo kolektiboen aitortza

Jaien barruan, herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektibo bat omenduko da. Herritarrek izenak proposatu eta zergatik merezi duten aitortza hori justifikatu ahal izango dute, euren lan edo ibilbidea kontuan hartuta.

Nola parte hartu?

Proposamenak bidaltzeko bi modu daude:

  • Fisikoki, udal-eraikinetan kokatutako parte-hartze postontzietan eskuragarri dagoen esku-orria betez:
    • Sexuen arteko Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa
    • Manuel Lekuona Kultur Etxea
    • Gaztelekua
    • Lasarte-Oriako Udala (Arkupes – Udal zaharra)
    • Maialen Chourraut Kiroldegia
  • Online, udal webgunearen bidez: www.lasarte-oria.eus/participacion-ciudadana

Proposamenak aurkezteko epea

Proposamenak bidaltzeko epea 2025eko otsailaren 16an amaituko da.

Nagore Durán eta Jesús Alonsok herritar guztiak prozesu honetan parte hartzera animatu dituzte, San Pedro Jaiak lasarteoriatarren ideiak, ilusioak eta sormena islatu ditzaten. Haien hitzetan, “parte-hartze prozesu hau aukera paregabea da jai inklusiboak eta gure herriaren ordezkari izango diren festak eraikitzeko, denon artean egindakoak”.

 

 
Argazkia, bideoa eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala