Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AUZOTAKO JAIAK

2025eko Sasoetako jaiak aurkeztu dira

Urriaren 3tik 5era ospatuko den jai-egitarauaren berri eman dute alkateak, Jaietako zinegotziak eta Sasoeta Sasoian auzo elkarteak.

1. argazkia

Sasoeta auzoa prestatzen ari da aurten ere, jai alai batzuk bizitzeko. San Martzial Plazako udal lokalean egindako ekitaldi batean, auzo elkarteak erabiltzeko utzia, Sasoeta 2025 jaietako egitaraua aurkeztu dute ofizialki. Bertan izan dira Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdivia, Festetako zinegotzi Txus Alonso eta festen antolatzaile den Sasoeta Sasoian auzo elkarteko ordezkariak.

Urriaren 3tik (ostirala) 5era (igandea) egingo da programa, eta adin guztietarako jarduerak eta proposamen gastronomikoak, kulturalak, musikalak eta kirol-proposamenak uztartzen ditu.

Agustin Valdivia alkateak bere hitzaldian azpimarratu zuenez, “auzoko jaiak Lasarte-Oriaren nortasunaren ikurretako bat dira, komunitatea sortzen dutelako, loturak indartzen dituztelako eta herriko txoko bakoitzari bizia ematen diotelako. Egun hauetan Sasoetara hurbiltzera animatzen zaituztet, jai giroaz gozatzera”.

Jaietako zinegotzi Txus Alonsok, bere aldetik, Sasoeta Sasoian auzo elkarteak egindako lana nabarmendu zuen: “Harro egoteko modukoa da ikustea auzotarrak inplikatzen direla halako maitasun eta esfortzu handia eskatzen duten jaiak aurrera ateratzeko. Aurtengo egitaraua oso zabala da berriz ere, adin guztietarako pentsatua eta tradizioa, musika eta dibertsioa uztartzen dituzten proposamenekin”.

Ekitaldi nabarmenen artean, ostiraleko txupinazoa eta pregoia, txokolatada, DJ eta dantzaldia, larunbateko tortilla txapelketa eta herri bazkaria, danborrada eta Rock Gaua, Correcaminos eta Stereo Rock taldeekin, eta, igandean, bakailao-lehiaketa, bigarren eskuko liburuen azoka eta haurren danborrada. Ondoren, sari-banaketa eta jaien amaierako traka izango dira.

Alkateak eta Jaietako zinegotziak eskerrak eman zizkieten Sasoeta Sasoian elkarteari eta erakunde laguntzaile guztiei hain egitarau anitza eta herrikoia aurrera ateratzeko egindako ahaleginagatik, eta Lasarte-Oriako herritar guztiak gonbidatu zituzten Sasoetara gerturatzera, jai giroaz gozatzera.

Dokumentuak deskargatu

Programa [pdf]

Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala