Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTUR KALE ZIKLOA

6 kontzertuk osatuko dute Kultur Kale Zikloa 2019

Larunbat honetan abiatuko da Kultur Kale Zikloa, eta aurten 6 kontzertu eskainiko dizkigu Lasarte-Oriako geografia osoan zehar. Gure plazetan oso musika bariatuaz gozatzeko 6 aukera.

1 / 2
1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak aurkeztu dituzte aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak. Kontzertuak 20:00etan izango dira (bat izan ezik, 19:30ean izango baita), Lasarte-Oriako 6 auzotan. Programaren kostua 5.000 eurokoa izan da.

Zikloa uztailaren 13an 20:00etan hasiko da, Astigarragako Apalatxe taldearekin, Sasoeta auzoan. Kontzertua Tximistarreta parkean egingo da. Folk talde bat da, punk ukituekiko hitzak darabiltzana.

Uztailaren 20an, 20:00etan, Filipe Court Duo taldearen txanda izango da, eta Zumaburun joko du, Andapa kalean. Donostian finkatutako brasildar duo bat da, bossa nova funkarekin eta brasildar musikarekin egiten duena. Oso ezaguna Jam Sessionak egiteagatik.

Uztailaren 31n 19:30etan, Basaundi Bailaran, auzoko festekin bat eginez, Adara y Los Nylon taldeak jardungo du. Donostiako eta Pasaiako jendeak osatutako taldea da, pop-rocka egiten duena.

Irailaren 7an 20:00etan, Zabaleta auzoan, Mikel Karton kantautore donostiarrak joko du.

Irailaren 21ean 20:00etan, Atsobakarren, Sara Mansilla donostiarraren txanda izango da, soula funkarekin nahasiz.

Aurtengo udako Kultur Kale Zikloa ixteko, Alitruta taldeaz gozatu ahalko dugu irailaren 28an, 20:00etan, Okendo plazan, non hainbat estilo nahasten dituen kontzertua eskainiko baitu.

Nabarmentzekoa da eguraldiarengatik kontzertuetakoren bat egitea ezinezkoa balitz ez litzatekeela bertan behera utziko baizik eta beste egun batera atzeratuko litzatekeela.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala