Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ZABALETA

Amaitu dira Zabaletako frontoiko obrak

Zabaletako auzoak jadanik badu kirol-instalazio berri bat: frontoia. Udalak herritarren eskari bati erantzuten dio horrela, auzotarren premia asko asetzen dituen frontoi estali bat eskainiz.

1. argazkia

Frontoia, zeinetako kantxaren neurriek estandar ofizialak betetzen baitituzte, GEDI enpresak gauzatu du, eta 775.000 euroko kostua izan du: 525.000 euro frontoiarenak, Zabaletaberriko eta Goiegi Ibarreko kontzertazio-batzarren kargura, eta 250.000 euro estalkiarenak, udalaren aurrekontuen kargura.

Jesus Zaballos alkateak nabarmendu zuenez, udalerriko frontoi onenetako bat da, eta Zabaleta auzoari zerbitzua emango dio haren populazioa garapen urbanistiko berriengatik dezente hazten ari den une honetan.

Zaballosek jakinarazi zuen frontoia eremu horretan bukatzen ari diren kirol-ekipamenduetariko bat dela eta, beraz, auzoak aurki izango dituela aisiarako eremu garrantzizkoak. Alkateak gogorarazi zuen udala, herritarren eskari bati jarraituz, hainbat inbertsio egiten ari dela zenbait eremutan, gure herriari aire libreko aisiarako aukera emateko, Atsobakarren egin den moduan edo Basaundin egingo den moduan. Hain zuzen ere, auzo guztiak baliabideez eta zerbitzuez ekipatzearen aldeko apustua da.

Alkateak azpimarratu zuen frontoia beste bitarteko bat dela auzoa eta haren garapen berriak kontsolidatzeko; Zabaletarekin hartutako konpromiso bat, etxebizitza kontzertatuen hurrengo faseak erakusten duen moduan. Auzoekin hartutako konpromiso hori da Lasarte-Oriako populazioa haztearen arrazoietako bat, gure ingurunean bizi diren pertsonentzat erakargarri eginez.

Azkenik, Zaballosek iragarri zuen Udalak babesa ematen diela frontoia estreinatzearen kariaz antolatuko diren ekitaldiei, 2.100 eurorekin eta azpiegiturarekin. Zenbateko horrekin finantzatuko da asteburuan egingo den pilota-festibala, bai eta gainerako jarduerak sostengatzeko megafonia eta komun publikoa ere.

Kiroletako zinegotzia, Txus Alonso, oso pozik agertu zen Zabaletako frontoiarekin, zeina jadanik publikoarentzat zabalik baitago. Adierazi zuen kantxaren neurria 36 m x 10 m dela eta frontoiarena 36 m x 15 m, guztira 4 harmaila dauzkalarik. Argiztapenak, LED teknologiakoa, sakagailu bidez funtzionatuko du. Frontoia erabiltzeko ordutegia 8:00etatik 22:00etara izango da. Instalatutako koadro elektriko batek bestelako jarduerei zerbitzua emango die Zabaleta auzoan.

Prentsaurrekoan presente izan ziren, halaber, Ibón Rosales udaleko teknikaria eta, Zabaletaberriko kontzertazio-batzarraren ordezkari gisa, hura baita obraren arduraduna, Ander Garitano obrako burua eta Alfredo Pozueta.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala