Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Beldur Barik jarrera 2020. Lehiaketa martxan!

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da! Aurten ere herri mailako saria izango da Lasarte-Orian!

1. argazkia

Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu beharko dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira.

Lasarte-Oriako  SARIAK:

  1. Kategoriako saria (12 – 13 urte): 200€
  2. Kategoriako saria (14 - 18 urte): 200€
  3. Kategoriako saria (19 -26 urte): 200€

Lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaitzen da.

Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 26an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Manuel Lekuona kultur hitzaldi aretoan.

Informazio gehiago:

-          Emakume zentroan, Aralar 5

-          943 36 39 58 // 688 68 39 54

-          emakumezentroa@lasarte-oria.eus

Animatu eta Parte hartu!!!

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala