Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLAK

12 proposamenekin, kiroldegi berrirako ideien lehiaketak aurrera jarraitzen du

Kiroldegi berrirako ideien lehiaketak eta oinarrizko eta gauzatzeko proiektuen idazketak aurrera jarraitzen dute, Arkitektoen Elkargo Ofizialak jarritako errekurtsoari ezezkoa eman ondoren. 12 enpresak aurkeztu dituzte proposamenak lehiaketa honetarako.

1. argazkia

Lehiaketa, 338.416 euroan baloratua, errekurritu egin zuen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak. Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio-Organoak ebazpena eman ondoren, aurkeztutako errekurtsoa osorik ezetsi baitu, udalak aurrera jarraituko du prozesuarekin, zeinetara 12 proposamen aurkeztu baitira, gaur egun Michelingo kirolgunean atletismoko pistek hartzen duten eremuan eraikiko den kirol-ekipamendu berrirako.

Hurrengo urratsa epaimahaia eratzea da, alkateak eta hiru arkitektok osatua (udaleko arkitektoa, bulego teknikokoa eta beste bat, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak proposatuta), eta hari batuko zaio Hirigintzako burua, boto-eskubiderik gabe.

Epaimahaiak 5 proposamen aukeratuko ditu, eta horiei 35 eguneko epea emango zaie beren ideiak sakontzeko. Aldi berean prozesu bat egingo da, herritarren parte-hartzeari irekia, eta bertan azalduko dira dauden proposamenak, herritarrek azter eta balora ditzaten. Kontsulta hori ez da loteslea izango, proiektuaren konplexutasun teknikoa dela eta, baina epaimahaiak kontuan hartuko du.

Irabazle ateratzen ez diren 4 proposamenek 3.630 euro jasoko dituzte sari moduan; proposamen irabazleari, berriz, 4 hilabeteko epea emango zaio oinarrizko proiektua egiteko. Proiektu honek 125.972 euroko kostua du. Prozesu honek guztiak 2019ko abenduan amaitu behar du.

Behin oinarrizko proiektua entregatutakoan, Udalak, egoki baderitzo, enpresa berari adjudikatu ahalko dio gauzatzeko proiektuaren idazketa, edo beste lizitazio bat egin ahalko du. Gauzatzeko proiektuaren kostua 197.925 eurokoa da.

Onesten den proiektuak behar bezalako konponbidea eman beharko dio kiroldegi berria eraikitzearen ondorioz sortuko den kirol-eremu osoaren funtzionamenduari, bai eta Michelingo kirol-esparruan lehendik dauden kirol-guneei ere. Hona hemen kontuan hartu behar dituen beharren programa:

  • Zona hezea:

o    Igerileku handia 25 m-koa eta 10 kalekoa

o    Igerileku txikia 15 x 10 m-koa

o    Harmailak 200 lagunentzakoak

o    Zona lehorra

o    Sauna hezea

o    Dutxa ziklonikoa (kontrastekoa)

o    Erlaxazioko zona

o    Aldagelak: 3 unitate, beste 2 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, eta 2 pertsonalarentzat eta arbitroentzat

  • Zona lehorra:

o    200 m²-ko 2 areto zona aerobikorako (pilatesa, aerobika, zumba...)

o    300 m²-ko areto bat ariketa kardiobaskularrerako, 60 aparaturentzako tokiarekin (10 korrika-zinta, 10 eliptiko, 10 arraun-ergometro eta 20 bizikleta), eta luzaketak egiteko zona.

o    300 m²-ko areto bat muskulaziorako

o    Indoor ziklismorako areto bat, 20 bizikletarentzako tokiarekin

o    150 m²-ko tatamizko aretoa judoa, karatea... egiteko

o    48 x 28 m-ko pista polibalentea (1.344 m²), 400-500 lagunentzako harmailak hiru gunetan banatzeko gortina bereizleak dituena.

o    Squasheko pista bat

o    Padeleko 2 pista

o    Jarduera guztien premiak asetzeko aldagela nahikoak.

  • Zona komuna:

o   Administrazioa eta harrera-lekua: 6 lanpostutarako eta areto polibalente bat.

o   Komun nahikoak

o   Biltegiak eta botika-gela

o   Instalazioen zona

o   300 m²-ko kafetegia, aparteko sarbidea duena.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala