partekatu
• GOBERNUAREN DELEGATUORDEA
Espainiako Gobernuaren delegatuordeak Lasarte-Oria bisitatu du
Espainiako Gobernuaren delegatuordeak Lasarte-Oria bisitatu zuen, Gipuzkoan barrena egiten ari den errondaren barruan. Alkatearekin batera, hainbat gai jorratu zituzten, baita etorkizunean izan ditzaketen kolaborazioak ere.
Guillermo Echenique, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako delegatuordea, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatearekin bildu zen, lurraldean zehar abiatu dituen bisiten agendaren barruan. Echenique oso interesatuta agertu zen udalerriko egoeraz, eta nabarmendu zuen lehenbizi bisitatu dituen udalerrietako bat dela Lasarte-Oria.
Delegatuordeak eta alkateak Estatuko eskumenekin zerikusia duten hainbat gai jorratu zituzten, hala nola 2 lasarteoriatarrek atzerrian izan dituzten arazoak.
Biek ikustaldia aprobetxatu zuten etorkizuneko lankidetza-eremuak aztertzeko, hala nola, % 1,5 Kulturaleko inbertsioak, Ondare Historikoaren Legeak obligazio gisa ezartzen baitu obra publikoen kontratuetan gutxienez % 1,5eko partida bat bideratu behar dela Espainiako ondare kulturala kontserbatzera edo aberastera edota sormen artistikoa sustatzera, obran bertan edo haren hurbileko ingurunean lehentasuna izanik.
% 1,5 Kulturala honako hauen % 1,5a erreserbatuz sortzen da:
- Estatuak osorik edo partzialki finantzatutako obra publiko bakoitzaren aurrekontuetan Estatuak jarritako funtsena.
- Kontzesio administratiboaren bertutez eta Estatuaren partaidetza finantzariorik gabe partikularrek eraikitako eta ustiatutako obra publikoen aurrekontuena.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala