partekatu
• IRRISGATASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK
Etxebizitzetan igogailuak jartzeko eta irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzen deialdia ireki da
Udalak 120.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza lerro honetara, eta 2025eko urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira.

Lasarte-Oriako Udalak laguntza ekonomikoen deialdi berri bat jarri du martxan, udalerriko bizitegi-eraikinetan igogailuak jartzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko. Hasiera batean, 120.000 euroko aurrekontua du ekimenak, eta helburua da higiezinak egoiliarren irisgarritasun-beharretara egokitzea, batez ere adinekoen edo mugikortasun murriztua duten pertsonen beharretara.
Diru-laguntzen lerro hau, norgehiagokako araubidean, Udalaren Osoko Bilkurak onetsitako oinarriek arautzen dute. Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta 2025eko urriaren 31ra arte egongo da indarrean.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean gauzatu eta amaitu behar dira, eta gehieneko laguntza ekonomiko hauek jaso ahal izango dituzte:
- Igogailuak: 10.818 euroraino instalazio bakoitzeko.
- Arrapalak edo antzeko elementuak: 1.803 euro arte
- Irisgarritasuneko beste esku-hartze batzuk: 3.606 eurora arte.
Gainera, deialdi hau itxi ondoren, beste laguntza ildo batzuetatik datozen funtsak badaude, Udalak aurrekontuko zuzkidura handitu ahal izango du eskabide gehiago betetzeko.
Udalak gogorarazi du ekimen hau udal gobernuak hiri ingurune inklusiboago bat sustatzeko duen borondatearen barruan kokatzen dela, non pertsona guztiak duintasunez, segurtasunez eta autonomiaz bizi eta mugitu ahal izango diren. Etxebizitza-eraikinetako irisgarritasuna hobetzea lehentasunetako bat da gizarte-kohesioari eta bizi-kalitateari dagokienez, batez ere biztanleria zahartzen ari delako.
Interesa dutenek deialdiari buruzko informazio guztia, baldintzak eta beharrezko dokumentazioa Udalaren web orrian kontsulta dezakete.
Dokumentuak deskargatu
Igogailuak jartzeko laguntzen deialdia GAO [pdf]
Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala