Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MANTTANGORRI

GGLAko presidente Azahara Dominguezek eta Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak hitzarmena luzatu dute, herritarrei MUGI sistemaren onurez gozatzen jarraitzeko aukera emanez

Lau urtera arteko beste epe baterako legez aurreikusitako luzapenak tarifak udalerri horretan integratzeko sistemaren jarraipena bermatzen du, erabiltzaileek MUGIren onura guztiak izaten jarrai dezaten ahalbidetuz.

1. argazkia

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek eta Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak hitzarmena luzatu dute, eta, horren bidez, udalerri horrek, eta, ondorioz, bere hiri-autobusak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan integratuta jarraituko du, eta bere erabiltzaileek MUGI sistemaren abantaila guztiez gozatzen jarraituko dute.

GGLAko presidenteak jakinarazi duenez, hitzarmen hau Gipuzkoako Lurralde Historikoan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-protokolo orokorraren barruan dago. Protokolo hori 2012an sinatu zen, eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren, udalen eta garraio-operadoreen arteko hitzarmen-sare bat sortu zuen, Gipuzkoako mugikortasun-sistema publikoa hobetzeko ahaleginak koordinatzeko.

"Luzapenak, legez lau urterainoko aldi berri baterako aurreikusia, tarifak Lasarte-Orian integratzeko sistemaren jarraipena bermatzen du, eta aukera ematen die erabiltzaileei txartel bakarra, zonakatze komuna, garraioa gehien erabiltzen dutenentzako deskontu progresiboak, kolektiboaren araberako hobariak eta doako transbordoak izaten jarraitzeko, besteak beste", adierazi du Azahara Dominguezek.

"MUGI sistema mugarri izan zen Gipuzkoako garraio publikoa ulertu eta gozatzeko orduan. Urte hauetan, sistema horren eskubide-zorroa handituz joan da, eta, gaur egun, erabiltzaileek doako transbordoak, kolektibo berezientzako deskontuak edo 12 urtetik beherakoen eta mendeko pertsonen laguntzaileen doakotasuna balia ditzakete, besteak beste. Albiste bikaina da Lasarte-Oriako udalek MUGIn herritarren artean desplazamendu-ohitura jasangarriak finkatzeko aliatu bat ikusten jarraitzea, eta udalerri berriek aitzindaria den eta Gipuzkoan garraio publikoa pertsona guztiek bizitza garatzeko aukera-berdintasuna izateko bermea izan dadin laguntzen duen sistema horri atxiki nahi izatea ", adierazi du GGLAko presidenteak.

Bestalde, Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak adierazi duenez, "oso pozik gaude hitzarmen hau berritzeaz, herritarrei bizitza errazteaz gain, Lasarte-Oria jasangarriagoa egiten duelako ibilgailuak bide publikotik kenduz".

Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala