Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PINTXOAREN IBILBIDEA

Lasarte-Oriako Pintxoaren VI. ibilbidea

Azaroaren 30etik abenduaren 2ra, Pintxoaren VI. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Epaimahi profesionala. Ramón Roteta, sukaldaria, epaimahai profesionala osatzen du.

1 / 2
1. argazkia

Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, eskerrak eman zizkien parte hartzaileei, Udalari, eta bereziki epaimahai profesionala osatzen duen Ramón Roteta sukaldariari.

Eskerrak eman ondoren, datuak emateari ekin zion: Pintxoaren VI. Ibilbidea azaroaren 30ean, ostiralean, garatuko da (19:00etatik 21:00etara); abenduaren 1ean, larunbatean (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara); eta 2an, igandearekin (eguerdian). Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahal izango da, 2 euroan, kontsumizioa aparte. Zortzi tabernek hartuko dute parte aurten: Araeta Sagardotegia Arkupe, Buenetxea, Eguzki, Lavie, Lasarte, Txartel eta Viña del Mar.

“Herritarren Saria” sarirako, hiru egunetan zehar pintxoak dastatzera pasatzen diren pertsonak izango dira epaile. Dastaketa bakoitzaren ondoren txartel bat bete beharko dute beraien datuekin eta pintxoaren balorazioarekin, eta  dagokion kutxan sartuko dute. Parte-hartzaileen artean 200 euroko txeke bat zozketatuko da. Taberna irabazleak sariaren erakusgarri izango den koadro bat jasoko du.

“Epaimahai profesionala” saria, zeinen dastatzea Semblate Andaluz Elkartean egingo baian azaroaren 29an Ramon Rotetarekin, koadro bat izango da.

Sarien banaketa abenduaren 12an egingo da Udaletxean. Aurkezpena egin aurretik, Aterpeako txekeen 1.000 euroko saria entregatu zitzaion Nerea Marcosi.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala