Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Lasarte-Oriako Udalak Pasaiako emakumeen aurkako hilketa eta azaroaren 23an udalerrian izandako sexu-erasoa gaitzesten ditu

Lasarte-Oriako Udalak erabat gaitzesten du Pasaian gertatutako erailketa matxista

1. argazkia

Ez da astebete igaro Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zenetik, Lasarte-Oriako Udalak Euskadin gertatutako bi gertakari tamalgarri salatu behar ditu-eta.

Larunbatean, hilak 23, emakume batek sexu-erasoa jasan zuen gure udalerrian. Larunbatean, hilak 30, bikotekide ohiak Leonor Pasaian hil zuela jakin genuen. 2020an ere salatu zuen, tratu txarrengatik.

Gertakari horiek erakusten dute oso garrantzitsua dela gaitz matxistaren aurkako zainketa-jarrera izaten jarraitzea, batez ere eskuin eta ultraeskuin aldeko diskurtsoak indarrez azaleratzen direnean, horri garrantzia kendu nahi diotelako.

Emakumeenganako edozein eratako bortizkeria (fisikoa, ekonomikoa, sexuala...) funtsezko giza eskubideen kontrako bortxaketa eta urraketa bat da. Halaber haien senitartekoentzat, ahalik eta babes eta aitorpen publiko eta instituzional handiena behar baitute estigmatizazioari aurre egiteko eta, guztion laguntzarekin, Aurrera ateratzeko.

Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak irmoki gaitzesten du emakumeen aurkako indarkeria matxistako ekintza oro, eta gaitzetsi egiten du. Gaur egun gaitzespen hori are irmoagoa da, azken erasoen larritasuna dela eta, Pasaiaren kasuan erailketa krudela izan baita.

Lasarte-Oriako Udalak elkartasuna eta erabateko babesa adierazi nahi dio Lasarte-Orian erasotako emakumeari eta Leonor-en familiari, Pasaian eraildako emakumeari.

Era berean, gogorarazten du, instituzio publikoen lana ez ezik, herritar guztion lana dela indarkeria horrek gure gizartean lekurik eta justifikaziorik ez izatea, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu berdintasuna eta errespetua lantzera eta aldarrikatzera.

Alde horretatik, udal honek babesa eman nahi dio mugimendu feministari, egunero lan egiten baitu indarkeria matxista salatzeko eta emakume izateagatik jasandako mota guztietako erasoak gaitzesteko.

Lasarte-Oriako Udalak beti eskainiko die babes osoa bortxa jasandako emakumeei nahiz haien familiei, eta eskura jarriko dizkie Zerbitzu Sozialak, Berdintasuna, Kooperazioa eta Osasuna departamentuak dituen baliabideak.

Azkenik, jakinarazi nahi da Lasarte-Oriako Udalak protesta eta gaitzespeneko elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen dituela herritarrak, abenduaren 3an asteartearekin, 19:00etan, gure herriko Okendo plazan.

Dokumentuak deskargatu

Indarkeria matxistaren adierazpen instituzionala [pdf]

Informazioa: Lasarte-Oriako Udala