partekatu
• ZERBITZU SOZIALAK
Lasarte-Oriako Zerbitzu Sozialen Gida argitaratu da
Lasarteoriatarrek Lasarte-Oriako Zerbitzu Sozialen Gidaren ale bana jasoko dute etxean. Haren bidez, herritarrek zein laguntza eta prestazio jasotzeko eskubidea duten jakin ahalko dute, bai eta nola baliatu ere.
Lasarte-Oria alkateak, Jesus Zaballosek, departamentuko teknikariak eta Lourdes Acevedo arloko zinegotzia lagun dituela aurkeztu du aipatutako gida, zeina argitaratzearen helburua izan baita herritar guztiek jakin dezatela zein laguntza eta prestazio jasotzeko eskubidea duten, oinarrizko zerbitzu sozialek kudea ditzaketenen artetik.
Zaballosek esan duenez, Villa Mirentxu batzuetan estigmatizatuta dago gizartetik baztertuta dauden edo arazo larriak dituzten pertsonentzako zerbitzu gisa, baina hori errealitatetik oso urrun dago, zeren oinarrizko zerbitzu sozialak mota guztietako pertsona eta familiei zuzendutako prestazio eta laguntza askotarako sarbidea baitira.
Gidak modu argi eta zehatz batean eman nahi du prestazio horien berri, atal desberdinen arabera bereiziz, zein pertsonari edo talderi zuzenduta dauden aintzat hartuta: adinekoak, desgaitasuna, emakumeak, haurrak, gizartetik baztertuak, prestazio ekonomikoak eta bestelako ekintzak. Arlo bakoitzean, Villa Mirentxutik kudea ditzaketen prestazioen berri ematen da, horrela leihatila bakar bihurtzen delarik, prestazioaren eskumena udalarena, diputazioarena nahiz Eusko Jaurlaritzarena izan.
Artikulu bakoitzak prestazioaren xedeari buruz informatzen du, nori zuzentzen zaion, baldintzak, tipologiak... informazio erraza eta ahalik eta iraunkorrena, hartara gida denbora luzez erabilgarria izan dadin. Horregatik, alkateak gida gordetzera animatu zituen herritarrak, inoiz ez baitakizu laguntza edo prestazio bat noiz beharko duzun.
Gemma Ferrer arloko teknikariak adierazi zuenez, 9.500 ale argitaratu dira, 8.268 euroko kostuarekin. Bide batez, gaineratu zuen oinarrizko zerbitzu sozialetatik informazioa eman dezaketela haiek kudeatzen ez dituzten bestelako laguntza batzuei buruz ere: bonu sozial energetikoa, doako urgazpen juridikoa, etxebizitzarako laguntzak...; jakitun izanik gida honek handitu egingo duela oinarrizko zerbitzu sozialetara hurbiltzen diren pertsonen kopurua.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala