 partekatu
  partekatu										
												
																								
												10:45												
																								
												
																								
												FROILANEN MEMORIAN												
											
Lore eskaintza Lasarte-Oriako hilerrian
 
																							ETAk Froilan Elespe hil zueneko 23. urteurrena dela eta, PSE-EEko kideak Lasarte-Oriako hilerrira hurbilduko dira lore eskaintza bat egitera.
23 urte bete dira ETA talde terroristak Udaleko alkateordea hil zuenetik. Hori dela eta, alderdikide sozialistok hilerrira hurbildu gara Froilan Elespe gure kide maitea gogoratzeko.
Eredu izan zen eta izango da askatasunaren eta demokraziaren balioen aldeko konpromisoari eutsi nahi diogunontzat, gure herritarren bizitza egunez egun hobetzeko konpromisoari eutsi nahi diogunontzat.
ETAk hil zuen, baina ezin izan zuen saihestu demokraziaren, berdintasunaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko borroka bizirik mantentzea.
 
				 
							 
									 
									 
									