Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MARTIN BERASATEGUI

Martin Berasateguiren Oria jatetxeak 2 Michelin izar lortu ditu.

Michelin izarrak entregatzeko galan, Martín Berasateguik bi izar berri eskuratu zituen Bartzelonan duen Oria jatetxerako. Horiekin, jadanik 10 izar ditu bere jatetxeetan.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak bere zorionak eta Lasarte-Oriako herriarenak helarazi zizkion Martin Berasateguiri lorpen horrengatik, Michelin izar gehien dituen sukaldari espainiarra bihurtu baita —10 izar— eta munduko laugarrena.

Zaballos oso pozik agertu zen Martín Berasategui gure lasarteoriatar adopziozkoaren arrakastaz. Alkateak adierazi zuenez, zalantzarik gabe, ohore handia da gure herriko Oria auzo maitatuaren izena daraman jatetxe bat bi izarrekin kokatu izana Michelin izartegian.

Oria jatetxea Bartzelonako Monument Hotelean dago, Lasarte jatetxearen ondoan, hura ere hiru Michelin izarrekin aitortua. Gure herriko Lasarte-Oria jatetxeak beste hiru Michelin izar ditu.

Oraindik orain Lasarte-Oriako Udalak eskultura bat inauguratu zuen Martin Berasategui parkean, gure herriak duen enbaxadorerik onenaren omenez, gure izena eta gure auzoena mundu osoan zehar baitarama.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala