Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   FORU ALDUNDIA

Mugikortasuneko eta Lurralde-Antolamenduko diputatua Lasarte-Orian

Rafaela Romero, Mugikortasuneko eta Lurralde-Antolamenduko diputatu forala, Lasarte-Oriako alkatearekin bildu da, herriak 4 urte honetarako dituen beharrak lehen eskutik ezagutzeko.

1. argazkia

Alkatetzaren eskaerari erantzunez, diputatuak, Iñaki Prego mugikortasuneko zuzendari nagusiarekin eta Miguel Ángel Crespo lurralde-antolamenduko zuzendari nagusiarekin batera etorri zelarik, bilera egin du Jesus Zaballos alkatearekin. Bilera horretan, Zaballosek hainbat gai helarazi dizkio haren departamentuak azter ditzan, Lasarte-Oriarako irtenbide egoki bat bilatze aldera.

Landutako gaien artean, hauek daude:

  • Txikierdiko bidegorria egitea.
  • Donostiara doan autobus-linearako geraleku bat egitea Goiegiko biribilgunean, herritarrek eskatu bezala.
  • Plazaolako bide berdea burutzeko irtenbide bat bilatzea txanpiñoizalearen tunelarekin dagoen arazoa konponduz, horrek Gipuzkoako bidegorrien sarearekin Andoaina bidean behin betiko konektatzeko aukera emango bailiguke.
  • Lasarte-Oriarako mugikortasun-plana finantzatzeko aukera.

Horrez gain, gure udalerriari eragiten dioten hiri arteko lineen lizitazioaren egoeraz interesatu zen alkatea.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala