partekatu
• BARATZE EKOLOGIKOAK
Plazaolako baratze ekologikoen zozketa urtarrilaren 22an egingo da
Jendaurreko ekitaldia 12:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan
Lasarte-Oriako Udalak Alkatetzaren dekretu bidez onartu du Plazaola parkeko baratze ekologikoen esleipen-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda, horretarako ezarritako epean aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren.
Partzela horiek esleitzeko deialdia 2025eko irailaren 23an onartu zen, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zein udalaren webgunean argitaratu zen. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean amaitu zen, eta, ondoren, azaroaren 3an eman zen ezagutzera onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta bost egun naturaleko epea ireki zen erreklamazioak aurkezteko.
Epe horren barruan erreklamazio bat erregistratu zen, Hirigintza Saileko buruak abenduaren 4an egindako txostenaren ondoren onartua izan dena. Prozesu horren ondorioz, behin betiko zerrenda argitaratu da, onartuen zerrenda orokorra eta mugikortasun murriztua duten pertsonen zerrenda espezifikoa bereiziz. Zerrenda horiek Udalaren iragarki-oholean eta Udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Behin fase administratibo hori amaituta, dekretuak ezartzen du lursailen zozketa publikoa 2026ko urtarrilaren 22an egingo dela, 12:00etan, Kultur Etxeko auditorioan. Zozketa zerrenda orokorrean dauden pertsonen artean eginen da bakar-bakarrik. Horretarako, 77 bola aterako dira, 1etik 119ra zenbakituak. Ateratako lehenengo bola 1. lurzatiari esleituko zaio, eta horrela hurrenez hurren.
Udalak gogorarazten du prozedura horrek gardentasuna eta aukera-berdintasuna bermatzen dituela baratze ekologikoen esleipenean, autokontsumoa, jasangarritasuna eta ingurune naturalarekiko errespetua sustatzera bideratutako udal-proiektua baita.