Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Zero Settek aurtengo hitzarmena sinatu du Lasarte-Oriako Udalarekin

Agustín Valdivia Calvo alkateak eta Zero Sette Akordeoi Orkestrako Isabel Lopezek sinatu dute bi entitateen arteko harremanak arautuko dituen hitzarmena. Aurten udalak 1.971 euro emango ditu urteko jarduerarako.

1. argazkia

Hitzarmenak ezartzen dituen kopurua 1.971 euro 2020rako. Horrez gain, udalak instalazio munizipalak dohainik utziko dizkio orkestrari bere jarduerak egin ditzan.

Era horretan, Zero Setteren lokala errentatzearen, musika-tresnak eta soinu-ekipoak mantentzearen eta urteko beste hainbat jardueraren kostuak pagatzen laguntzen du udalak. Ordainetan, Zero Settek Gabonetan kontzertu bat eskaintzeko konpromisoa hartu du

Lasarte-Oriako alkatea bezala Zero Setteko presidentea ere pozik agertu ziren sinatutako hitzarmenarekin, Zero Settek egiten duen lan garrantzitsuaren erakusgarri baita.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala